Urriak 29 #RobinHood Mundu Martxa

Aberatsei hartzen diegu txiroei emateko.

Runs With Scissors

This article is available in:

ADBUSTERS-EN INFORMAZIO TAKTIKA #15

Hor kanpoan zaudeten askatzaile, errebelde eta erradikaloi,

Momentu magiko bat ari gara bizitzen… #OCCUPYWALLSTREET-ek demokraziaren matxinada mundial bat katalizatzeko balio izan du… Gure asanbladetan umorea zirraragarria da… bertaratzen den jendea Gandhiren burkide espirituan eta beste era bateko etorkizun berri baten esperantzan murgiltzen da. Mundu guztian zehar %99a martxan da! Uste duzuna baino gehiago inspiratu duzu. Jendea Udaberri luzearen Lehen Egintzan murgiltzen ari da.

Haserre adierazpenak, desbideratutako txantxak, antzezpen iraultzaileak eta era guztietako dibertimentu jolasak biderkatzeko ordua da. Ireki zure irudimen iraultzailea. Edozer gauza, behetik gorako munduko ekonomiaren eraldaketatik jaten dugun moduaren, mugitzeko, bizitzeko, maitatzeko eta komunikatzeko eraren aldaketara… Eguneroko bizitzaren mundu mailako iraultza eusten duen txinparta izatera ausartu zaitez!

Mugimendua heltzen doan heinean, goazen gure kritikoei zer erantzungo diegun pentsatzera. Goazen gure mundu sistemaren muina okupatzera. Goazen mende berri hau definitzen duen gutizia tronutik kentzera. Jarri gaitezen lanean gure eskaeral definitzeko.

URRIAK 29 -# ROBINHOOD MUNDU MARTXA

Hurrengoa Okupazio mugimenduaren asanblada orrokorrentzako proposamen bat da.

Orain dela zortzi urte, 2003ko Otsailaren 15ean, hirurogei herrialdeetan 15 milioi lagun baino gehiago manifestatu ziren Bush presidenteak Irak inbaditu ez zezan… Gizadiaren zati handi batek hutsarte gabeko egun bat bizi zuen eta herri mugimenduaren boterea begiztatu zuen. Orain antzelan hau eskala handiagoan errepikatzeko aukera daukagu.

Urriaren 29an, Frantzian izango den G20aren Bilkuraren bezperan, goazen guztiok altxatzera eta G20ko buruei transakzio finantziarioei eta dibisa operazioei %1eko #RobinHood zerga berehala inposatzea exigitzera. Mezu argi bat bidaliko diegu: egunero munduko kasinoan bueltak ematen dituzten 1,3 bilio dolarretako zati bat geldiarazi nahi dugu – mundo guztiko gizarte pogramak eta munduan ingurugiro ekimena finantzatzeko diru nahikoa.

Eraman ezazu ideia hau zure tokiko asanblada orokorrera eta Urriaren 29an batu kalean zure burkideei.

Ezezagunerantz,
Agitatzaile kulturalen egoitza.

occupywallstreet.org / occupywallst.org / occupytogether.org

P.D. Begiratu zer esan den Okupazio mugimenduari buruz

Translated byTranslator Brigades[email protected]